BIHAR nazioarteko kongresuaren karietara, hizkuntza-aniztasunari eskainitako bi gaualdi antolatu dira, denentzat irekiak.
Hitzordua emana da Hendaiako geltokian, Borderline fabrikan. Sartzea urririk da, eta edateko zein jateko aukera izanen da leku hartan.
Bisita gidatu batek, ipuin-kontaketek, musika saioek, dantzaldi batek eta kontzertuek osatzen dute egitaraua: lau hitzordu, elkar ezagutzeko, dantzatzeko, entzuteko eta kantatzeko antolatuak. Munduko lau bazterretarik etorritako aditu eta aktibistekin biltzeko aukera eskaintzen da, giro herrikoi eta kulturarteko batean.
Aitzinetik izena eman beharrik ez da.
Egitaraua
Irailak 24, osteguna: Borderline fabrika
- 18:00-20:00 — Iban Regnier bisita gidatua (EH)
Hendaiako bisita gidatu politiko-kulturala, Iban Régnier gida eta artistarekin. Abiatzea Bordeline fabrikatik.
- 20:30-21:30 —Elimberri kontzertua (EH – OC)
Pantxix Bidart eta Primaël Montgauzi artistek euskal eta okzitaniar kulturen arteko topaketa poetikoa proposatzen dute. Supazter giroko konplizitate momentu bat, musikek, ipuinek eta kantuek lagundurik. Bordeline fabrika.
Irailak 25, ostirala: Borderline fabrika
- 19:00-20:30 — Kiki & Jose (EH) dantzaldia (EH)
Kulturen arteko dantzaldi parte hartzailea. Dantza eta musikaren arteko elkarrizketak, denak dantzan eta mugimenduan emateko. Bordeline fabrika.
- 21:00-21:45 — An Tec’h kontzertua (Breizh)
Bere hizkuntzan sortzeko hautua egin duen Bretainiako talde gaztea. Rockaren indarra, punkaren bizitasuna, eguneroko bizia kontatzen duten kantuak. Bordeline fabrika.
- 22:00-22:45 — RTZ Kolektiboa kontzertua (EH)
Baionako rap talde bizi eta engaiatua. Gai sozial eta politikoak jorratzen, musikaren bidez 21. mendeko jendartearen argazki errealista eginez. Bordeline fabrika.
Irailak 26, larunbata: Ficobatik > Borderline fabrikara
- 10:30 Joan Petit militante okzitaniarraren etxeari harrera (FICOBA)
- 11:00 Desfile musikatuaren abiatzea (FICOBATIK)
- 11:15 Manifestuaren irakurketa eleaniztuna – Txalaparta – Dantza (DONIBANE ZUBI TXIKIA)
- 12:00 Zintzur bustitzea alaitua (BORDERLINE FABRIKA)
Denentzat irekia. Doakoa. Izena eman gabe.

