Sozializazioa
Gizarteari helarazi
Diagnostikoaren emaitzak euskalgintzarekin zein Euskal Herriko bestelako gizarte mugimenduetan inplikatutako eragileekin partekatuko ditugu 2026ko udaberrian. Horrela, BIHAR egitasmoaren bigarren ardatza den sozializazio- eta gogoeta-prozesua eramango dugu aurrera.
Guztira, hogei lan-saio eta mintegi bateratua antolatu dira Euskal Herri osoan zehar, eta 100 eragiletik gora arituko dira parte hartzen. Eragile horiek arlo sozial ezberdinekoak izango dira: euskalgintza, feminismoa, ekologismoa, gazte mugimenduak, migranteen elkartasun kolektiboak, LGTBIQ+ mugimendua, arrazakeriaren aurkakoa eta lankidetza, besteak beste.
Gune horiek aukera gisa ulertzen ditugu euskal mugimenduaren interpretazio-markoak eguneratzeko, hizkuntza biziberritzea beste aldarrikapen sozial batzuekin lotuz. Diagnostikoko ekarpenak oinarri hartuta, arreta berezia jarriko diogu munduko hizkuntza komunitateekin harreman bidezko eta orekatuak sortzeari, eta hizkuntza komunitateen barne-aniztasuna aitortzeari.
Helburua da gaitasun kolektiboak indartzea, tokian tokiko zein nazioarteko testuinguruetan diskurtso eraldatzaile, inklusibo eta intersekzionalak sortu ahal izateko.
Jarraian dituzu Euskal Herrian zehar egingo diren lan-saioak, baita prozesua borobiltzeko egingo den BIHARko Taupada mintegia ere:

- Apirilak 14 eta 28: Iruñea
- Apirilak 15 eta 29: Durango
- Apirilak 16 eta 30: Andoain
- Apirilak 21 eta maiatzak 5: Barakaldo
- Apirilak 22 eta maiatzak 6: Donostia
- Apirilak 23 eta maiatzak 7: Gasteiz
- Maiatzak 12 eta 26: Baiona
- Maiatzak 13 eta 27: Bilbo
- Maiatzak 14 eta 28: Arrasate
- Maiatzak 15 eta 29: Laudio
- Ekainak 4: BIHARko Taupada
