Diagnostikoa

2025ean, munduan zehar hizkuntza biziberritzen ari diren komunitateen diskurtsoak bildu ditugu. Zehazki, 70 hizkuntza-komunitateren inguruko narrazio-elementuak aztertu ditugu intersekzionalitatea ardatz hartuta. Lan horren emaitza hizkuntzak biziberritzeko nazioarteko diskurtsoak identifikatzen dituen diagnostikoa da.

01

Sozializazioa

Diagnostikoaren emaitzak euskalgintzarekin zein Euskal Herriko bestelako gizarte mugimenduetan inplikatutako eragileekin partekatuko ditugu 2026ko udaberrian. Guztira, hogei lan-saio antolatu dira Euskal Herri osoan zehar, eta 100 eragiletik gora arituko dira parte hartzen. Lan-saio horiek borobiltzeko mintegi bateratua egingo da. Prozesu horren erronka hizkuntzen biziberritze prozesua beste aldarrikapen sozial batzuekin lotzea da.

02

Kongresua

2026ko irailean, diagnostikoan eta sozializazio ariketan oinarrituta, BIHAR Nazioarteko Kongresua antolatuko da. Lau egunez, mundu mailako adituak, aktibistak eta artistak bilduko dira Bilbo, Irun eta Hendaia artean. Bide horren emaitza hizkuntzen biziberritzearen inguruko diskurtsoak mundu mailan eta molde eraldatzailean kokatzea da.

03

Hizkuntzetatik jalgitzen ari den mundua

2026ko irailaren 23tik 26ra

Bilbo, Irun, Hendaia

kongresura etorri nahi duzu?

Izena emateko epea maiatzaren 11n zabalduko da

Gorde data!

zer da BIHAR?

BIHAR, hizkuntzak biziberritzeko kontakizunak edo diskurtsoak erdigunean jartzen dituen egitasmoa da. Prozesuak, hiru fase nagusi ditu:

  • Nazioarteko diagnostikoa
  • Euskal Herri mailako sozializazioa
  • Nazioarteko kongresua.