Kongresua
Hizkuntzetatik jalgitzen ari den mundua
2026ko irailaren 23tik 26ra, Euskal Herriak etxea emango dio Biziberritzen ari diren hizkuntza komunitate gutxituen Nazioarteko Kongresuari. Hizkuntzetatik jalgitzen ari den mundua leloa daraman kongresuak helburu du munduko hizkuntza komunitate ezberdinak biltzea, biziberritze-diskurtsoen inguruan gogoeta egin eta hizkuntzen biziberritzearen inguruko diskurtsoak mundu mailan eta modu eraldatzailean kokatzeko.
Beraz, lau egunez, mundu mailako adituak, aktibistak eta artistak bilduko dira Bilbo, Irun eta Hendaia artean. Eta, aurreko bi faseetan (diagnostikoan eta sozializazioan) bildutako irakaspen, diskurtso eta esperientziak erdigunera ekarriko dira, egitarau oparo baten bidez, hitzaldi, mahai-inguru, tailer eta eskaintza artistiko-kulturalak uztartuz.
Irai. 23 – Euskalduna jauregia · Bilbo
Hizkuntzak biziberritzeko kontakizunez hausnartzen duen BIHAR egitasmoa
Zergatik da premiazkoa kontakizun berriak edo berrituak bilatzea, aktibatzea eta hedatzea?

Euskalduna jauregia · Bilbo
Irailak 23
Irailak 24
Hizkuntzak biziberritzeko nazioarteko egungo diskurtsoak (diagnostikoaren gakoak)
Hizkuntzen biziberritzea ikuspegi zorrotz, xarmagarri eta dekalatu batekin lantzeko momentu irringarria.
Diskurtso kulturalak eta identitate-atxikimenduaren eraikuntza sinbolikoa
Hizkuntza, identitatea eta ezagutza komunitarioa etorkizuneko kontakizun berritzaileetan
Aniztasuna, iraunkortasuna eta balio ekologikoak hizkuntzak biziberritzeko kontakizunetan
Euskal Herriaren ikuspegia diagnostikoaren aurrean: gizarte mugimenduetatik zenbait ekarpen
Harremanen unibertsoa: hizkuntza minorizatuak eta indigenak justizia sozialerako eta ongizaterako tresna gisa
Hizkuntzaren balio pragmatikoa. Diskurtso pragmatikoaren arriskuak: birsortzea eta folklorizazioa.
Aldibereko programazioa:
Hizkuntzak biziberritzeko narratibak berritzen Yukatango penintsulan
Aldibereko programazioa
Nortasuna, kultura eta memoriari buruzko kontakizunak
Aldibereko programazioa
Komunitatearen iraunkortasuna bermatuko duen ikuspegi ekologiko eta linguistikoa
Aldibereko programazioa
Dantza komunitarioa, XXI. mendean gure hizkuntzetan bizitzeko giltza: Iruñetik Mundura
Irailak 25 Irun
Hizkuntzak erresistentzian: Agentzia, komunitate-aktibazioa eta etorkizuneko narrazioak hizkuntza-biziberritzerako
Hizkuntza eskubideak eta justizia soziala
Ahotsa eta justizia: hizkuntzak biziberritzeko borroka sozialak eta agentziarako jauzia
Narrazioak eta komunitatearen ahalduntzea: ahots propioaren bitartez agentzia kolektiboa eraikitzen
Diskurtso kulturalak eta identitate-atxikimenduaren eraikuntza sinbolikoa
Posible al da hizkuntza- eta kultura-biziberritze komunitate desberdinen artean mundu mailako narratiba edo iruditeria partekatu bat artikulatzea?
Hizkuntza biziberritzen ari diren nazioarteko komunitateen sarea. Zergatik eta zertarako?
Aldibereko programazioa
Mai da bai dokumentala: Zapalkuntzatik agentziara, Maputxeak etorkizuna marrazten.
Aldibereko programazioa
Hizkuntza eskubideak eta justizia soziala: etorkizuneko kontakizunetarako gakoak
Aldibereko programazioa
Teknologiaren eta adimen artifizialaren ekarpenak hizkuntzen biziberritze prozesuetan
Aldibereko programazioa
Etorkizuneko kontakizunak lantzea helburu duten zenbait esperientzia eta praktika

Ficoba – Irun
Irailak 24 eta 25
Irailak 26 – Hendaia

Hendaia
Irailak 26
Eskaintza kulturala
Irailak 24 eta 25
Egitaraua aurrerago egingo da publiko.
Jokaldi umoristikoa
Eskaintza artistiko-kulturala (Hendaia)
Ekintza hauetarako ez da izena eman beharrik

Hendaia
Borderline fabrika
izena eman
Zatoz kongresura!
Hizlariak
Gure gonbidatuak

Paula Laita Pallares

Belen Uranga Arakistain

Mustapha El Adak

Elías Caurey

Andichi Chahid

Urtzi Urrutikoetxea

Monica Pereña Perez

Rahera Cowie

Maria Auxiliadora Izquierdo Perez

Jelisava Dobovsek Sethna

Kekoa Lloyd Harman

Aritz Ibañez Lusarreta

Jon Sarasua Maritxalar

Xan Aire Hasket

Albert Badosa Roldós

Sergio Andrés Marinao Nahuelpan

Lorna Wanosts’a7 Williams

Miriam Viviana González Garzón
Kongresuko parte-hartzaileentzako informazio praktikoa
Eskerrik asko gure kongresuan parte hartzeagatik. Orrialde honetan kongresuko egoitzei, bidaiari, ostatuari eta mugikortasunari buruzko informazio erabilgarria aurkituko duzu.
Kokapena
Kongresua Euskal Herrian izango da. Euskal Herria Europako hego-mendebaldean kokatzen da, Pirinioen mendebaldean eta Kantauri itsasoaren ekialdean.
Honako muga geografikoak ditu:
- Iparraldean: Kantauri itsasoa
- Ekialdean: Pirinioak eta Okzitania (Bearn)
- Mendebaldean: Kantabria eta Gaztela
- Hegoaldean: Ebro ibaia eta Errioxa
Euskal Herria zazpi lurraldek osatzen dute:
- Hegoaldean: Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa
- Iparraldean: Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa
Euskal Herriko jatorrizko hizkuntza euskara da, gaur egun biziberritze prozesuan dagoen hizkuntza gutxitua. Lurraldean gaztelaniarekin batera bizi da Hego Euskal Herrian, eta frantsesarekin Ipar Euskal Herrian.

OHARRA: Bilbo–Irun/Hendaia arteko desplazamendua kudeatzeko laguntza behar baduzu, jar zaitez antolatzaileekin harremanetan, garraioa antolatzen eta kudeatzen lagun diezazuten.
Irailak 23 – Euskalduna Jauregia (BILBO)
Abandoibarra etorbidea, 4, Abando, 48011 Bilbao, Bizkaia
Harrera ekitaldia egingo dugu bertan.
Webgunea: https://www.euskalduna.eus/eu/
Kokapena: https://maps.app.goo.gl/6n8vc56xsdV5Ne1V6
Irailak 24 eta 25 – FICOBA (IRUN)
Iparralde Hiribidea 43, Irun
Bertan garatuko da Kongresuaren muina.
Webgunea: https://www.ficoba.org/eu/
Kokapena: https://maps.app.goo.gl/d8w3ZJhHCejrBJuc6
Irailak 24, 25 eta 26 – Borderline Fabrika (HENDAIA)
64 Bd du Général de Gaulle, 64700 Hendaye, Frantzia
24 eta 25eko arratsalde-iluntzeetan kultur jarduerak eta topaketa-programa antolatuko dira Borderline Fabrikan.
Kongresuaren amaiera-ekitaldia 26an egingo da.
Webgunea: https://borderlinefabrika.weebly.com/borderlinefabrika.html
Kokapena: https://maps.app.goo.gl/KCJdXSyPic9ySeED8
Kongresua antolatzen laguntzeko Nazioarteko Aholkularitza Batzordea osatu dugu. Hauek dira batzordea osatu duten kideak
- Albert Badosa Roldós, katalana, Grup de Lingüistes per la Diversitat (GLiDi-UB)
- Alexandra Philbin, irlandarra, Endangered Languages Project
- Aliana Parker, First Peoples’ Cultural Council
- Amanda Holmes, Mohawk hizkuntza komunitatea, Endangered Languages Project
- Anna Belew, Endangered Languages Project
- Danika Vickers, Haíɫzaqvḷa hizkuntza komunitatea, Endangered Languages Project
- Elvis Bolivar Túquerres Ichau, Ekuadorreko Kichwa Karankia, Organización Asociación Kichwakamak Sisariy
- Ernst Djeride Jean-Baptiste, Haitiko kreolera, MIT-Haití iniziatiba
- Igor Xoyón Díaz, kaqchikela, Red de Escuelas Kaqchikeles: Ruk’u’x Qatinamït
- Ihitz Iriart Casenave, euskara, kantaria, dantzaria eta kultur eragilea
- Iñaki Sagardoy Leuza, euskara, Nafarroako Unibertsitate Publikoa
- Kekoa Harman, Hawaiera, University of Hawaiʻi at Hilo
- Mirjam Vellinga, Frysk, Afûk organisation
- Monica Pereña Perez, katalana, Associació Linguapax Internacional
- Mustapha El Adak, amazigh komunitatea, Investigador universitario/Universidad de Oujda
- Paula Kasares Corrales, euskara, soziolinguista
- Pius Akumbu, Babanki hizkuntza komunitatea, Endangered Languages Project / CNRS-LLACAN
- Rahera Cowie, Ngāi Tahu, Ngāpuhi eta Ngāti Kahu tribuetako maoria, University of Canterbury
- Miriam Viviana González Garzón, Nasa herriko kolaboratzailea, Plan de Vida Proyecto Nasa eta Garabide
- Yasnaya Elena Aguilar, mixea, Colectivo Mixe
- Yazmin Novelo, Yukatango maia, Endangered Languages Project / U péekbal waye’
- Yulha Lhawa, Khroskyabs hizkuntza komunitatea, Endangered Languages Project

















