Hizkuntzen biziberritze-diskurtsoak lantzeko Nazioarteko Kongresua

2026ko irailaren 23tik 26ra, Euskal Herriak hartuko du Biziberritzen ari diren hizkuntza komunitate gutxien Nazioarteko Kongresua, “Hizkuntzetatik jalgitzen ari den mundua” lelopean. Lau egunetan, mundu osoko aditu, aktibista eta artistek parte hartuko dute Bilbo, Irun eta Hendaia artean, eta aurreko bi faseetan —diagnostikoan eta sozializazioan— bildutako ezagutzak eta esperientziak kongresuaren erdigunean jarriko dira. Egitarau zabala hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak eta ekitaldi artistiko-kulturalak uztartuko ditu.

Nazioarteko Kongresuak dakartzan erronkak kontuan hartuta, BIHAR egitasmoko talde eragilea 2025etik lanean dihardu. Une honetan, Nazioarteko Aholkulari Batzordeak egindako ekarpenak lantzen ari dira, maiatzaren 12an Ipar Euskal Herriko prentsaurrekoan aurkeztuko den kongresu-programaketa osatzeko eta egituratzeko helburuarekin.