2025eko uztailaren 14tik 18ra bitartean, Gasteizen ospatu zen Hizkuntza Gutxituetako Gazteen Nazioarteko Topaketaren (HIGA) bosgarren edizioa, HIGA Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteak elkarteak antolatuta, Gasteizko Udalaren laguntzarekin eta EHUren Udako Ikastaroen (UIK) egitarauan barneratuta.
2011n sortu zenetik, HIGA espazio finkatu eta erreferente bihurtu da gazteentzako, non hizkuntza-komunitate ezberdinetako parte-hartzaileek formakuntza, elkargune eta trukea egiteko aukera duten, jarduera akademiko, kultural eta sorkuntza kolektiboak uztartuz.
2025eko edizioan, 100 gaztek parte hartu zuten (80 lagun parte-hartzaile eta 20 boluntario eta antolatzaile), eta 69 hizkuntza gutxitu ordezkatu ziren bost kontinentetatik. Gainera, HIGA proiektua Linguapax Nazioarteko Saria 2024 jasotzeko aukera izan zuen, bere ibilbide eta ekarpenen aitortza moduan.
Bestalde, BIHAR egitasmoko lehen ardatzeko nazioarteko diagnostikoa osatzeko funtsezko lankidetza abiatu zen HIGAko antolatzaileekin. Honek aukera eman zuen Focus Groupak antolatzeko, non HIGAko gazteek biziberritze diskurtsoetako elementuei buruz gogoetak eta ekarpenak partekatu zituzten. Topaketa hau Soziolinguistika Klusterrak gidatutako BIHAReko lehen ardatzean txertatu da, datu horiek diagnostikoan erabili direlarik.

