Guri buruz
Zer da bihar?
BIHAR, hizkuntzak biziberritzeko kontakizunak edo diskurtsoak erdigunean jartzen dituen egitasmoa da. Prozesuak, hiru fase nagusi ditu:
Nazioartean egindako diagnostikoa
2025ean, munduan zehar biziberritzen ari diren hizkuntzen inguruko diskurtsoak bildu ditugu. Guztira, 70 hizkuntza komunitateen diskurtsoak aztertu dira ikuspuntu intersekzional batetik.
Emaitza: hizkuntzak biziberritzeko nazioarteko diskurtso berritzaile eta inspiragarrien txostena.
Euskal Herriko sozializazioa
2026an, diagnostikoaren emaitzak euskalgintzarekin zein Euskal Herriko arlo sozial ezberdinetako eragileekin partekatu ditugu. Guztira, hogei lan-saio antolatu dira Euskal Herri osoan, eragile anitzekin lankidetzan. Lan-saio horiek borobiltzen dituen mintegi bateratua ere egingo da.
Emaitza: euskararen biziberritze prozesua beste aldarrikapen sozial batzuekin lotzea.
Kongresua
2026ko irailean, diagnostikoan eta sozializazio ariketan oinarrituta, nazioarteko kongresua antolatuko da. Lau egunez, mundu mailako adituak, aktibistak eta artistak bilduko dira Bilbo, Irun eta Hendaia artean. Emaitza: hizkuntzen biziberritzearen inguruko diskurtsoak mundu mailan eta molde eraldatzailean kokatzea.
Nortzuk osatzen dugu BIHAR egitasmoa?
Euskalgintzako eta hizkuntza lankidetzako lau egiturek definitu eta abiatu dute proiektua: Garabidek, Plazara kolektiboak, Soziolinguistika Klusterrak, Taupa Mugimenduak. Beraz, hauen arteko lankidetzaren emaitza da BIHAR.
Bidelagun gehiago ere batu dira dagoeneko egitasmora
Babesleak:







Laguntzaileak:





