Estigmatik harrotasunera: nasa yuwe-ren biziberritzea Caucan

Garabide Elkarteak urte asko daramazki Caucan (Kolonbia) nasa yuwe hizkuntza biziberritzeko prozesua laguntzen. Aurten, prozesu horretan mugarri izan den kongresu bat egin dute, bertan tokiko erakundeek eta komunitateak azken urteetan hizkuntzari eman dioten balioan egon den aldaketa hauteman ahal izan da. Jatorrizko hizkuntza lotsarako motibo zen orain bi hamarkada, gaur egun, harro adierazten dute hizkuntzaren jabe direla, komunitatearen eta nasa identitatearen oinarriak bertan kokatzen dituzte, eta komunitatearen etorkizuna nasa yuweraz irudikatzen dute.